L. Haranburu Altuna

Eraikuntza-nobelaren esparruan koka dezakegun Itsasoak ez du esperantzarik (1973) nobela idatzi zuen. Bertan bi gazteren arteko amodio harremanaren berreskurapen posible eta zalantzazkoa kontatzen du. Bi planotan antolaturiko denbora narratiboa erabiltzen du, alde batetik kronologikoa, lineala eta orainaldikoa eta bestetik, psikologikoa, puskatua eta lehenaldikoa.

Bere bigarren nobela Caritate (1979) izenekoa da. Irudimen aberatsez eginiko historia mitikoa kontatzen du bertan.