K. Izagirre

B. Atxagaren ondoan, hizkera poetiko distiratsu, aske, magiko eta harrigarri bati eman zion hasiera. Poesia irudikor, sorpresaz betea eta freskagarria sortzen du, zenbaitetan poesia surrealista itxi batetaraino iritsiz. Bere lanen artean Itsaso ahantzia (1976), euskal literaturari tankera poetiko berria dakarkion liburua; Oinaze zaharrera (1977) hizkera libre, itxitasun eta dramatismoan aurrerapausoak ematen dituen lana; eta Goardasola ahantzia (1978) aipa ditzakegu.