Junes Casenave

Santa-Grazi, 1924. Pastoralgile eta idazle zuberotarra. Hizkuntza klasikoko irakasle izan da hogeita hamar urtez eta euskara/frantsesa eta frantsesa/euskara hiztegi biren egilea da. Donapaleuko Etxekopar eskolako buru, maisuen heziketa iraunkorreko arduradun eta pedagogi aholkularia izan da.

Zuberoako Altzain herrian bizi da gaur egun erretore gisa. Herri medikuntzaren alorrean ikertu izan du. Euskal Idazleen Elkarteak Ohorezko Bazkide izendatu zuen 1995. urtean.

Pastoralak jorratu ditu batez ere: Santa Grazi (1976), Ibañeta (1978), Pette basabürü (1982), Maitena Basabürü (1982), Zumalakarregi (1989), Santa Kruz (1992), Agota (1992) eta San Mixel Garikoitz (1994) pastoralak sortu eta zuzendu ditu. Bestelako lanak ere egin ditu: Egün oroetako irakurgeiak (1986), Bibliako testuen itzulpena; Ximun Gimon-Zetegiet (1991), hagiografia; Amikuze, 1983. urteko saiakera; Altzaiko Herensügea, ipuina.

Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga antzerki saria irabazi zuen 1980an eta 1992an. Euskaltzain urgazlea da 1982az geroztik.

http://zubitegia.armiarma.com/?i=26