Juan Bautista Agirre (1742-1823)

Asteasun jaioa eta bertako apaiz izan zen. Villasantek dioenez, “hizkuntzaren maisu zen; agian, 1880. urtera bitartean izandako gipuzkoar idazle zaharrenetatik onena”.

Eracustaldiak obra da ezagunenetakoa. Lehen liburua kristau-bide nahiko luzea da eta bigarrenean sermoiak biltzen ditu.

Idazle honen idazkera erabat euskalduna da. Edozer gauza eta ideia azal zezakeen erraztasunez, modu natural eta jator batean.