Juan Antonio Mogel (1745-1804)

Gipuzkoar idazle hau Eibarren jaio zen 1745ean. Aita sendagilea zuen eta gaztea zela, Markinara joan zen familia guztia. 1770ean apaiz egin zen eta Markinako erretore izan zen 1778az geroztik, 1804an hil zen arte.

Frantziako iraultzatik ihesi Hegoaldera zetozen Iparraldeko apaizei etxean babesa eman zien. Harremanak izan zituen, besteak beste, Astarloarekin, Peñafloridarekin, Samaniegorekin, Vargas Poncerekin eta Juan Bautista Agirrerekin. Humboldt alemaniar ikerlaria ere Euskal Herrira etorri zenean Mogelekin egon zen. Añibarroren adiskide izan zen, eta biek batera finkatu zituzten bizkaiera literarioaren oinarriak, nahiz eta Mogelek lehen liburuak gipuzkeraz idatzi zituen.

Bere lanen artean aipagarrienak honakoak lirateke:

Obra honetan, baserritarrak direla euskara gehien dakitenak eta jakintsuek Peruren Unibertsitatetik pasatu behar dutela kontatzen du. Euskal literaturaren libururik entretenigarriena dela esan liteke. Bestalde, garai hartako albiste eta bizimoduaren inguruko informazio eta datu asko ematen ditu eta, horregatik, interes zientifikoa ere badu.