Jose Manterola

Besteak beste, Euskal-Erria (1880-1918) aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen. Aldizkari hau oso garrantzitsutzat jotzen da garai hartako euskal pentsalari eta adituen bateratze puntua izan zelako. Aldizkariaren beste egile batzuk honakoak izan ziren: Antonio Arzak, Karmelo Etxegarai, Martzelino Soroa, Victoriano Iraola, Ramon Artola, Francisco Lopez Alen, Manuel Antonio Antia eta Gregorio Arrue.