Joannes Leizarraga

Beraskoitzen (Lapurdin) jaio zen baina ez dira ezagun bere jaiotze eta heriotza datak. Fraide katoliko izan zen, 1550-1560 inguruan kalbinismora bihurtu zen arte. Garai hartan, Nafarroako erregina zen Albret-eko Juanak eta Bearneko andreak kalbinismoa ezarri nahi izan zuten Behe Nafarroan. Horretarako, Ginebrara bidali zituzten herritar asko eta asko, Kalbinoren erakundean prestatuak izan zitezen. Behe nafartarrek erresistentzia handia jarri zuten arren, berehala hasi ziren txikizioak, hilketak... eta erlijio gerrak.

Leizarragaren obra, beraz, erreforma plan honetan kokatu behar dira.

http://zubitegia.armiarma.com/?i=536