Joakin Lizarraga (1748-1865)

Elkanon (Nafarroan) jaio eta hil zen. Apaiz izan zen bertan urte askoz. Garai honetako idazle nafar bakarra da. Lan asko egin zuen arren, hiru lan bakarrik argitaratu dira eta bera hil ondorenean. Beste asko oraindik argitaratzeko daude. Santuen bizitzak, errezoak... erabiltzen ditu gaitzat.

Lizarragak, orain desagertua dagoen euskalkian idazten zuen, hegoaldeko goi nafarreran, hain zuzen ere, Iruña inguruan hitz egiten zen bezala. Bere euskara oso aberatsa zen hiztegi aldetik.