Jean Etxepare

Euskal idazle eta mediku lapurtarra, jaiotzez argentinarra (Mar Chiquita, 1877 - Kanbo, 1935). Lanbidez medikua zelarik, Eskualduna aldizkarian esku hartzen hasi zen (1902). Literatur euskalki berri baten sortzailetzat hartu zuten: behenafarreran oinarritua, baina lapurtera ahaztu gabe egina. Buruchkak (1910), anaia Pierrerekin batera eginiko Eskualdun laborarien almanaka eta Berebilez bidai liburua (1931) idatzi zituen. «Eskualzaleen Biltzarra» elkarteko lehendakari eta Gure Herriako kolaboratzaile izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen 1919az geroztik.