Jean Barbier

«Nehor», «Ganitx» Euskal idazlea (Donibane-Garazi, 1875 - Senpere, 1931). Apaiz ikasketak eginik, 1898an apaiztu zen. Teologian doktore eginik, Larresoroko irakasle izendatu zuten eta Baionako Katedraleko bikario izan zen gero. 1913tik aurrera Senperen erretore izan zen. Eskualduna aldizkariko lankidea, 1921ean Gure Herria aldizkaria sortu zuen beste zenbait lagunekin batean. Idazle joria izan zen hitz lauz eta bertsoz, eta antzertia ere landu zuen. Sari asko jaso zituen bere olerkiekin, Sara, Hendaia, Urruña, Buenos Airesetan. Antzerti jostalari eta barregarria zerabilen: Sorginak (1922), Zubietako Debrua (1922), Ezkila xarmatua (1922), Kauserak eta kruxpetak (1924), Xilintxa sorgina (1924), Gauden eskualdun (1926), Haurrik ez! (1931), denak «Gure Herrian» agertuak. 1924ean Supazter xokoan argitaratu zuen, hogeitabost ipuin, poema bat eta bost antzerki lan biltzen dituena.