J. Zaitegi

Idazle hau ere Ameriketara joan zen gerra garaian eta bertan San Salvador, Panama eta Guatemalan egon zen. 1946an Guatemalan idatzi zuen Goldaketan deituriko olerki liburua. Liburu honetan urrutiko aberriaren inguruko sentimendu lirikoak azaltzen ditu modu bukoliko batean. Koldo Izagirreren hitzetan, Zaitegi izan da erbestearen olerkari bakarra.

Lan honetaz gain beste zenbait olerki liburu ere argitaratu zituen arren, bere lanik handiena itzulpengintzan egin zuen.

- Bidegileak