J. M. Lekuona

1950-1956 aldian, Lizardi eta Orixe-ren itzalpean, izadiaren edertasuna, Jainkoaren presentzia, bakea eta argitasuna abesten ditu. 1956 inguruan, gizartearekiko kezka, gizon eta mundu berriaren aldeko konpromisoa... agertzen du. Eta hirugarren aldian (1972), gizona eta oinarrizko materiaren arteko batasun telurikoan sakontzen du. Muga beroak (1973) lanean bere ibilbide poetikoaren zati bat jasotzen du. 1979an, Ilargiaren eskolan lana kaleratzen da..