J. Etxaide

Narratiban bi sail agertzen dira: nobela historikoa eta polizia-nobela.

J. Etxaide dugu nobela idazleetako bat. Lau nobela idatzi zituen:

Lau nobela hauek Euskal Herriko historian girotuak daude. Idazleak garai bateko elezaharrak, gertaera historikoak eta egiazko gertaerak erabiltzen ditu bere sorketarako. Hizkera dotore, landu, aberats eta txukuna erabiltzen du. Bere euskara ez du herri xehearen ezaugarrietara egokitzen, izan ere, bere ustez, herria gauza zailak ulertzeko prestatu behar baita, horretarako egokitasuna eta ulergarritasuna orekatuz.

Etxaideren nobela klasikoa da, argia eta bihurgunerik gabea. Orain arte agertzen zen idealismo idilikoa ez da oso nabarmena, izan ere, bere lanetan inbidia, maltzurkeria, traizioa, mendekua, gorrotoa... ageri dira. Hala ere, zintzoak dira pertsonaiak, Euskal Herriaren salbaziorako, euskaldunen batasunaren eta bakearen alde asko arriskatzen dira, eta etsaiekiko barkamena eta zuzentasuna ere lortzen dituzte.

- Bidegileak