J. A. Artze

Zentzuetarako idatzitako poesiaren baliabide gehienak agertzen dira Isturitzetik Tolosan barru (1964) Hartzabalen lehenengo liburuan. Laino guztien azpitik,.. eta sasi guztien gainetik... (1973) eta Bide bazterrean hi eta ni kantari... (1979) idazten ditu ondoren. Bere poesiak soinudun grabazioetan eman ditu argitara eta ikus-entzunezko lanetan ere parte hartu du.

Euskal Herriaren egoerarekin eta askatasun pertsonalarekin lotuta dauden gaiak ditu oinarri. Lirismo delikatuenetik satira sozial gogorrerainoko erregistroak erabiltzen ditu.

- Informazio gehiago "Idazleak" atalean