Iztueta (1767-1845)

Zaldibia, 1767-1845.

Zerga-biltzailea eta kartzelako zuzendaria izan zen. Lapurreta bat leporatuta 1801-07 urteen bitartean kartzelan egon zen. Frantsesen inbasioaren garaian afrantsesatua izan zen. Euskal dantzak galzorian zeuden garaian berreskuratu egin zituen; Donostian dantza-taldeak sortu eta honako liburuak idatzi zituen Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia beren soñu zar eta itz-neurtu edo versoaquin (1824) eta Euskaldun anciña anciñaco (1826).

Larramendiren belaunaldia deitu izanaren partaidea izan zen eta Larramendik proposaturiko neologismo ugari erabili zituen bere idazkietan. Euskal Herriaren historia, folklorea eta kultura ondo ezagutzen zituela erakutsi zuen lan hauetan: Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia (1847).

http://zubitegia.armiarma.com/?i=358