"Iratzeder" (X. Diharce, 1920)

Donibane Lohitzunen jaiotako idazle lapurtarra. Bere lan isila aldiune desberdinetan argitaratua izan da.

Bere poesiek kantu herrikoien eta biblia testuen eragina dute. Poesia mistiko-lirikoa da, garbia eta gozoa. Erlijioari, Euskal Herriari eta familiari buruzko poemak idatzi ditu, eta berauetan euskaldunon batasuna eta zutitzeko prestutasuna aldarrikatzen ahalegintzen da. Pindar eta Lano (1946) eta Zerumenditik (1941) dira bere lan batzuk. Aipatu bi lan hauek beste hainbat, Biziaren Olerkia (1983) liburuan daude bilduta.

- XX. mendeko poesia kaierak