I. Begiristain

Hizkera jator eta herrikoian, eguneroko arazo bizi eta mingarrien inguruan idazten du. Kiretsa dario antzezlanean homosexualitatea, Igartutako landarea lanean drogaren mundua, Hitz hutsak lanean alderdi politikoen mitinen karikatura eta, Bata zu eta bestea ni lanean diru-gosea ditu gaitzat. Lehen bi lanetan doinu dramatikoa erabiltzen du eta azken bietan jarrera ironiko eta umoretsua.