Gregorio Mujika

Ormaiztegi, 1882 - Donostia, 1931.

Euskal-Esnalea elkarteko idazkaria (1907) eta RIEV eta beste hainbat euskal aldizkaritako kolaboratzailea izan zen. Euskalerriaren Alde aldizkaria sortu eta bertako zuzendaria izan zen (1911).

Eusko Ikaskuntzako I. Kongresuan idazkari izan zen (1918). Euskal-Esnalea elkarteko saria jasoko zuen ipuina (Loreak eta ogia, 1910) eta beste obra asko idatzi zituen: Eibar'ko seme ospetsuen berri batzuek, 1908; Ernaniar ospetsuak: Iturriaga, Kardaberaz, Urbieta etabar.