Fray Bartolome (1768-1835)

Bartolome Madariaga Garate, erlijio izenez Fray Bartolome, Markina-Xemeinen jaio zen 1768an. Karmeldarretan sartu zen Markinan. Bere eliz ikasketak Lazkaon, Iruñean eta Tuteran egin zituen eta gaztetatik bere ordenako predikari izan zen, eta hego Euskal Herri guztian barrena bili zen lan horretan.

Independentzia gerra garaian frantsesek pertsonalki jarraitu, 1809an preso hartu eta Bilbora eraman zuten. 1813an berriro Markinara itzuli eta Komentua antolatu zuen. Han bizi izan zen urte askotan. Azkenik, fraile gazteen heziketaren arduradun izan zen, Lazkaoko komentuan, 1835ean hil zen arte.

Bizkaitar idazle honek gazteleraz bi liburuxka idatzi bazituen ere, beste lanak euskaraz egin zituen. Horien artean, bi hauek aipa genitzake:

Obra hauek bizkaitarrez idatzita daude eta J.A.Mogelek, P.A.Añibarrok, P. Astarloak eta beste batzuk bezala, bizkaitar literarioa indartzen lagundu zuen.

Mitxelenak dioenez, “Fray Bartolome hizlari bikaina zen. distiratsua batzutan, argia beti. Bizkaieraz idatzitako prosako pasarterik ederrenetako batzuk bereak dira: hiztegi ez oso garbizalea, baina oso aberatsa eta zabala erabiltzen du bere lanetan”.