Francisco Ignazio Lardizabal (1806-1855)

Seguran jaio zen 1740an. Madrilen Filosofia eta Teologia ikasi zituen eta Mutiloko erretore izan zen 1824an hil zen arte. Bi liburutan banatutako liburu bakarra idatzi zuen: Cristau Doctriña guztiaren esplicacioaren sayaquera. Lan hau 1805ean idatzi zen arren 1858rarte ez zen argitaratu. Erakustaldiak dira liburuaren funtsa, Goierriko euskaraz idatzia eta galde-erantzunen tankeran antolatuta dago.