Euzko Gogoa

Euzko Gogoa aldizkaria erbestean sortu zen, gerraren ondorioz sakabanaturik zeuden idazleak bildu eta euskara kultur-gaietara altxatzeko asmoz. Euskal Herriaren errealitatea leialago adieraz zitekeela kanpotik pentsatzen zuten, izan ere, askatasun gehiago baitzegoen. 1956an Miarritzera ekarri zuten, dirurik eza eta aldizkaria zabaltzeko zailtasunak zirela eta. Hiru urte beranduago desagertu zen.

- XX. mendeko poesia kaierak