Egan

Egan aldizkaria, gaur egun bizirik dagoena, 1953. urtean hasi zen euskara hutsean argitaratzen. Aldizkari honek kalera begira jarri nahi izan du euskara kaletarra, euskara interdialektala erabiliz. Ordura arte kanpoan sortzen bazen ere, Euskal Herrian bertan lan egiten hastea erabaki zuten idazleek. Horretarako, garai honetan bizi zen zentsurara egokitu behar izan zuen aldizkariak.