E. Erkiaga

Erkiagak, nobelak gizonaren gertaeren barrukoa bilatzen duela pentsatzen du eta besteen pena, atsekabe eta buruhausteek gureak arindu egiten dituztela. Bere lanen artean honako hauek dira aipagarri:

  • Arranegi (1958)
  • Araibar zalduna (1962)
  • Batetik bestera (1962)
  • Hiru nobela hauetan hizkera jator, jori eta soltea erabiltzen du, zenbaitetan kutsu poetikoa duten deskribapenez hornitua. Kontakizunak errazak dira, tradizionalak eta giza egoera bihurrien erdian sartuz, gogo eta asmo okerrez eragindako pertsonaiak margotzen ditu. Kontalaria orojakilea da eta korapiloak eta jokabideak irizpide erlijioso-moralez epaituz bat-bateko eta aurretik prestaturiko azken onbideratzeraino zuzentzen ditu pertsonaiak.

  • Jaioko dira (1984): gerra zibileko giro latza du gai nagusia. Orduko ezbehar, odol-isurketa, hondamendi eta esperantzak kontatzen ditu, tartean amodio istorio bat sartzen duelarik.