D. Landart

Konpromiso soziopolitikoa dute bere lanek eta militante eta hezitzaileak dira. Zapaldurik dagoen Iparraldean dauden arazoak adierazten ditu: Bai al ez (1970) zapalketaren aurka borroka, Noiz? (1972) bizi duten gazteen emigrazioaz, Hil biziak (1972) baserriaren etorkizun beltza, Xuri gorriak eta... (1973) hausnarketa politikoak, eta Erranak erran (1981) lanean, aurretik idatzitako lanen zati aukeratu batzuk biltzen ditu.

Laurogeigarren hamarkadan, bere lana birplanteatu eta jostagarria den antzerkigintza lantzen du.