Bonaparte Printzea

XIX. mendearen erdialdera Bonaparte Printzea ageri zaigu euskal literaturan. Garai hartan, literatura bere unerik latzenak pasatzen ari zen; izan ere, Larramendiren eragina desagertzen ari zen eta ordena erlijiosoak (kanporatuak izan ondoren) euskal lurretan errotu ezinik baitzebiltzan. Bonaparteren lanari esker, euskal literatur mugimenduak abian jarri ziren berriro.

Bonaparte printzearekin batera, garai hartako idazle garrantzitsu askok parte hartu zuen euskal literatura indartzen. Aipamen berezia merezi dute Jean Duvoisin (1810-1969), Intsauspe apaiza (1816-1902), Jose Antonio Uriarte (1812-1869) eta Klaudio Otaegik (1863-1890).