Bitoriano Gandiaga

Elorri lana argitaratu zuen 1962an. Lauaxeta eta Lizardiren eraginez eta Mitxelenaren babesean idatzi zuen. Arantzazuko inguru erlijiosoan erroturiko poesia eskaintzen du. Poemak, neurri eta errimaren arabera ahapaldi molde askoz taiutuak, hitz-joko, onomatopeia eta plastizitate fonikoz josiak daude. Gandiagak sentitzen zuen hitzaren premia nabaritzen da. Bere hizkera landu, eliptiko eta inpresionistarekin, giro sozialetik urrun dagoen poesia bat sortzen du.

Elorriren ondoren, bere poesiak oihartzun handiegirik izan ez zuenez, hamar urtetako isilaldian murgildu eta bere poesigintzaren zentzua aldatu zuen.

http://zubitegia.armiarma.com/?i=42