Antonio Zabala

Tolosa, 1928.

Loiolan eta Orduñan egin zituen Humanistikako ikasketak, Oñan Filosofiakoak eta Xabierren eskola-maisutzakoak.

Auspoa bildumaren sortzailea da (1961). Bertsolariez eta bertsolaritzaz idatzi du, batik bat; Txirrita, Pello Errota, Xenpelar, Udarregi eta Fernando Amezketarraren bizitza eta bertsoei buruzko lan monografikoak. Lan itzela egin du bertsolaritzaren aztarnak bilduz, hala bertso-paperak nola gogoan gordetako bertsoak, doinuak eta pasadizoak.

Bertso bilketan eta eta hainbat bertsolariri buruzko datu biltzen ere lan handia egin du: Indalecio Bizcarrondo «Bilintx» (1831-1876) (1978), eta Bosquejo de historia del bersolarismo (1964) liburuak. Euskaltzain osoa da.