Anjel Lertxundi

Ajea du Urturik idatzi zuen 1971n. Geroago, ikuspegi sinboliko sozialetatik urrundu eta bide errealistari heltzea erabaki zuen. Honen eredu dugu Goiko kale (1973) eleberria. Lan honetan, autoreak bere haurtzaroko esperientzia pertsonalak berreskuratzen ditu. Hirugarren nobelan, Hamaseigarrenean aidanez (1983) errealismoa drama bihurtzen du, herri txiki bateko apustulari baten eta inguruko pertsonaien bizimoduak kontatuz. Eleberri honetan denbora plano desberdinak erabiliz, ikuspuntu anitza eta kontalari bezala aritzen den protagonista erabiliz irakurleari jakin mina piztu nahi dio, polizia-nobelatik oso gertu dagoen idazkera erabiltzen du.

- Informazio gehiago "Idazleak" atalean