Amaia Lasa

Getaria, 1948.

Irakasle-ikasketak egin eta euskal aldizkarietako kolaboratzailea izan da. Emakumearen kezkak, Euskal Herriaren eta langileriaren arazoak eta erotismoa oinarri hartuta idatzi du. Poesia idatzi du batik bat (Poema Bilduma, 1971; Hitz Nahastuak, 1977; Nere Paradisuetan, 1979). Nitasunaren literatura egiten du, hots, Herria eta Jainkoa bezalako kontzeptu handi eta traszendenteetatik urrun, gauza eta kontzeptu xeheetan bilatzen den poesia: intimista, norberaren sentimenduen adierazgarri.

New Yorken bizi izan zen, eta Ni karaguako iraultza sandinistan jardun zuen irakaskun tzan, gaur egun Euskal Herrian lanbide duen alorra.