Alfonso Irigoien

Bilbo, 1929-96.

Filologia klasikoko ikasketak egin zituen Salamancan. Euskaltzaindiaren Euskera aldizkaria berreraiki eta indartu zuen.

Sorterriaren alde (1976), Herrian bizi gara (1979), Orbel eta orri (1980), Hi ta ni garade zu, to ez date no (1989), Kultura-hitzak euskaraz (1995) dira bere literatur sorkuntzaren emaitza batzuk.

Euskal morfologia eta deklinabideari buruzko lan jakingarriak eman zituen argitara. Beste lan ugari Anaitasuna, Egan eta Euskaltzaindiaren Euskera agerkarietan plazaratu zituen. Horrez gainera, Sorterriaren alde autobiografia moduko lana idatzi zuen.

Deustuko euskal filologiako irakasle katedraduna izan zen. Lehenik euskaltzain urgazlea eta 1963az geroztik euskaltzain osoa izan zen. Lau poema-liburu idazteaz gain, bertsolari-txapelketen antolatzaile, bultzatzaile eta epaimahaikidea izan zen.