Lehiaketen egutegia - Edebé Saria (Haurren saila)

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Edebé Saria (Haurren saila)

Epea: * irailak 15
Antolatzailea: Edebé argitaletxea
Telefonoa:
Literatura mota: Eleberria
Luzera: 20 eta 80 orrialde bitartekoa
Diru kopurua: 25.000

OINARRIAK

 

Bi dira sariak: haurren sailekoa, 7 urtetik 12ra bitartekoentzat
idatzitako lanei zuzendua, 25.000 eurokoa; eta gazteen sailekoa,
13 urte baino gehiagokoentzat idatzitako lanei zuzendua, 30.000
eurokoa. Bi sailetako bakar batean soilik parte har daiteke.
Bi modalitateetan, saria jasotzeak esan nahi du, jabetza
intelektualak irauten duen artean, egileak Edebéren esku utziko
dituela lanaren ustiatze-eskubideak, edozein hizkuntza, formatu
eta banaketa-kanaletan, zuzenean nahiz hirugarrenen bidez,
mundu osorako; uzte hori formalizatzeko, egileak argitaletxean une
horretan indarrean dagoen edizio-kontratu estandarra sinatzeko
betebeharra izango du. Sariaren diru kopurua ustiatze horien
bidez lortutako egile-eskubideen aurrerapentzat hartuko da.
Edebé argitaletxeak izango du lehentasuna epaimahaiak
argitaragarri iritzi baina saririk jaso ez duten lanen eskubideak
eskuratzeko, estatuko hizkuntza guztietarako.
Lanak jatorrizkoak izango dira, argitaragabeak, gai librekoak, eta
gaztelaniaz edo estatuko beste edozein hizkuntzatan idatziak.
Literatura-generoa: nobela. Bi kopia bidali behar dira honako
helbide honetara: Premio Edebé de Literatura Infantil y Juvenil.
Editorial Edebé. Paseo San Juan Bosco, 62. 08017 Barcelona.
Gutun-azalean garbi adierazi behar da zein sailetara aurkeztu nahi
den lana.
Lanen luzera: haurren sailean, 20 orrialde gutxienez eta 80
gehienez; gazteen sailean, 80 orrialde gutxienez eta 200 orrialde
gehienez. Lanak lerroarte bikoitzarekin eta alde bakar batetik
mekanografiaturik aurkeztuko dira, DIN-A4 orrietan. Euskarri
informatikoan ere bidali behar dira lanak.
Lanekin batera, gutun-azal itxi batean, egilearen izena, helbidea,
posta elektronikoa eta telefonoa adieraziko dira. Epaimahaiak bi
sailetako irabazleak zein diren ebatzi ondoren irekiko ditu
gutun-azalak.
Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez ditzake, baina sail
bakar batera. Halaber, nahitaezkoa da, batetik, aurkeztutako lanak
beste ezein lehiaketatara ez aurkeztea; eta bestetik, inolako
argitalpen-konpromisorik ez izatea, ez Edebé sarira aurkeztu aurretik,
ez lehiaketaldian bertan.
Lanak hartzeko epea 2017ko irailaren 15ean amaituko da. Ezin
izango dute lehiaketan parte hartu, ez Edebé taldeko langileek, ez
eta aurreko urteko irabazleek ere.
Epaimahaia Edebék izendatuko du eta literaturan eta hezkuntzan
adituek osatuko dute. Ezin izango da jakin nor diren
epaimahaikideak, lan sarituak zein diren ebatzi arte. Ebazpena
ezeztaezina izango da, eta 2018eko urtarrilaren amaiera aldera
jakinaraziko da ekitaldi batean.
Saritu gabeko lanak deuseztatu egingo dira sariak banatu eta
hurrengo lau hilean. Lanen bat galduz gero, argitaletxeak ez luke
inolako erantzukizunik hartuko.
Edebé Haur eta Gazte Literatura Sarian parte hartzeak oinarri

guztiekin ados izatea dakar

Dokumentuak
Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta