Lehiaketen egutegia - Ernestina Champourcin

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Ernestina Champourcin

Epea: * irailak 04
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia (Ernestina)
Telefonoa:
Literatura mota: Poesia
Luzera: 500-700 bertso bitartekoa
Diru kopurua: 2.000€

OINARRIAK



EUSKARA, KULTURA ETA KIROL SAILA
26/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, “Ernestina de Champourcin” XXVIII. poesia lehiake-
taren deialdia onartzen duena
Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, literatura arteak sustatzeko
garatzen dituen ekintzen artean, egoki jo du “Ernestina Champourcin” XXVIII. poesia lehiake-
tarako deia egitea.
Aginduzko txostenak aztertu dira.
Horregatik, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hau
XEDATZEN DUT
Lehenengoa. Onartzea “Ernestina Champourcin” XXVIII. poesia lehiaketarako deialdia. Bi
hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira lanak, euskaraz eta gaztelaniaz, eta haietako bakoitzean
2.000 euro banatuko dira.
Bigarrena. Deialdi hau arautuko duten oinarriak onartzea. Oinarri horiek espedienteari
erantsita daude.
Hirugarrena. Gastu hori Arabako Foru Aldundiaren 2017ko gastuen aurrekontuko
70.1.05.73.02.226.09.06 partidaren kontura (xedapen erreferentzia: 105.173) ordainduko da.
Laugarrena. Deialdi hau ALHAOn argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 16a
Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua
IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE
“Ernestina Champourcin” XXVIII. poesia lehiaketa
Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailak “Ernestina Champourcin” XXVIII.
poesia lehiaketarako deia egiten du.
Oinarriak
1.- Pertsona fisikoak aurkeztea dute lehiaketa honetara, edozein dela ere haien nazionalitatea
edo bizilekua.
2.- Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate
hauetako bakar batera baino ezin da aurkeztu.
3.- Aurkeztuko diren olerki liburuek 500 bertso izango dituzte, gutxienez, eta 700 bertso,
gehienez; inprenta letraz (Arial 12 edo antzekoa) idatziko dira, eta letra artean espazio bikoitza
utziko da. Egileak askatasun osoa izango du nahi dituen ahapaldiak, neurriak eta errima
erabiltzeko. Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketa
edo sariketa batean inolako saririk jaso gabeak.
2017ko urtarrilaren 27a, ostirala • 11 zk.
2/2
2017-00224
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432
www.araba.eus
4.- Lanen bi kopia aurkeztuko dira, sinatu gabe, eta horietako bakoitzean izenburua eta izen-
goitia besterik ez dira jarriko. Horiekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan hauek
jasoko dituena: egilearen izen-abizenak, NANaren fotokopia edo, atzerritarra izanez gero, horren
baliokidearen fotokopia, helbidea eta telefonoa; eta gutun azalaren kanpoaldean izenburua,
izengoitia eta zein lehiaketatara aurkezten den zehaztuko dira. Saritutako lanei dagozkien gutun
azalak baino ez dira irekiko.
Era berean, lanarekin batera hirugarren oinarria betetzen dela egiaztatzen duen zinpeko
aitorpena aurkeztuko da, hau da, lana argitaratu gabekoa dela eta beste lehiaketa edo sariketa
batzuetan inolako saririk jaso ez duela egiaztatzen duen aitorpena. Zinpeko aitorpen hori gutun
azalaren barruan sartuko da esandako datu pertsonalekin batera.
5.- Lanak Arabako Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Sailean aurkeztuko edo har
-
tara bidaliko dira (Probintzia plaza, 5, 3. solairua, 01001 Gasteiz); kanpoko aldean “Ernestina
Champourcin poesia lehiaketa” idatzita dutela.
Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 4an bukatuko da. Egun horren ostean, zigilu marka
ikusita epe barruan bidali zirela egiazta daitezkeen lanak baino ez dira onartuko.
Saila ez da izango gerta litezkeen jatorrizko lanen galeren edo narriaduren erantzule, ezta
atzerapenena edo postetxeari zein hirugarrenei egotz dakiekeen beste edozein inguruabarrena
ere, lanen bidalketei eragiten dietenean.
6.- Saria 2.000 eurokoa izango da modalitate bakoitzerako. Zenbateko horri dagokion
atxikipena egingo zaio.
7.- Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak izendatutako epaimahai kalifikatzaileak
hartuko du erabakia, eta dagokion gutun azala irekita ezagutaraziko du.
Otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 20.5. arti-
kuluan xedatutakoa betez, sari hau emateko sortutako epaimahaiak emakumeen eta gizonen
osaera orekatua izango du, eta eduki beharreko gaikuntza, gaitasuna eta prestakuntza edukiko
dute kideek. Lege horren beraren arabera, ordezkaritza orekatua dela ulertuko da, baldin eta
lau kide baino gehiagoko epaimahai eta antzeko organoetan bi sexuek gutxienez ehuneko 40ko
ordezkaritza badute; gainerakoetan, bi sexuak ordezkatuta badaude.
8.- Epaimahaiaren erabakiaren aurka ezin izango da gora jo. Erabakia epaimahaikideen
gehiengo soilaz hartuko da, eta epaimahaiak izango du eztabaidetan sortzen diren gorabehera
guztiak ebazteko ahalmena.
9.- Sariak eman gabe utz daitezke, epaimahaiak hala erabakitzen badu.
10.- Saritutako lanak argitaratu ahal izango ditu Arabako Foru Aldundiak.
11.- Epaimahaiak saria nori eman erabaki eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar
egun egongo dira saritu ez diren lanak jasotzeko. Esandako epean ez badira lanak jasotzen,
deuseztatu egingo dira.
12.- Deialdi honetan parte hartzen dutenek deialdian adierazitako baldintzak onartzen dituzte
eta berariaz men egiten diete baldintza horiei.
13.- Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak baino ez du deialdian sor edo
ager daitezkeen auzi guztiak ebazteko eskumena.
Indarreko araudia aplikatuko da, eta, zehazki, gizonen eta emakumeen berdintasunaren arau
esparrua, Euskal Autonomia Erkidegoko otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta martxoaren 22ko
3/2007 Lege Organikoan jasotakoa.
14.- Gastu hau Arabako Foru Aldundiaren 2017ko gastuen aurrekontuko partida honen kon-
tura egingo da: 70.1.05.73.02.226.09.06 (“Kultura sorkuntza eta jarduerak suspertzea”).

 

  •  KULTURA EKINTZA ZERBITZUA
    Probintzia plaza, 5-3. solairua.
    01001 Vitoria-Gasteiz.
    Telefonoa: 945.18.18.18.
    Astelehenetik ostiralera, 8,15 - 14,30.

    euriarte@araba.eus

 

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta