Lehiaketen egutegia - Haurrendako antzerki testuen Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Haurrendako antzerki testuen Lehiaketa

Epea: * abuztuak 14
Antolatzailea: Nafarroako Antzerki Eskola
Telefonoa:
Literatura mota: Antzerkia
Luzera: Ohikoa
Diru kopurua: 2.500€

1. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako pertsonek orok hartzen ahal dute parte.

2. Egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkezten ahal ditu, gaztelaniaz edo euskaraz idatziak, betiere, baldintza hauekin bat:

• Testuek jatorrizkoak beharko dute izan, argitaragabeak, eta ezingo da testu bera aurkeztu bi modalitateetan.
• Beste edozein lehiaketatan saririk jaso ez izana.
• Antzezlana inongo konpainiak
–profesionala izan ala ez– antzeztu ez izana.

• Antzezlanak haurrendako lanek izaten ohi duten besteko iraupena izan behar du.

3. Lanen hiruna ale igorri behar dira, mekanografiaturik eta lerro artean tarte bikoitza utzirik, gutun-azal itxi batean. Gutun-azalean izenordea paratuko da, bai eta “Haurrendako Antzerki Testuen XXVI. Lehiaketa” testua ere. Lanak honako helbide honetara bidali behar dira:

NAFARROAKO ANTZERKI ESKOLA, San Agustin kalea, -5. 31001. Iruña

Aipatutako gutun-azalaren barruan beste gutun-azal itxi bat sartuko da, eta bertan datu hauek:

• Egilearen curriculum laburra eta, horren goiko aldean, izen- deiturak, helbidea eta telefonoa.
• NANaren edo pasaportearen fotokopia.
Idatzizko aitorpen bat, non jasoko baita aurkeztutako antzezlana jatorrizkoa eta argitaratu zein estreinatu gabea dela, eta ez duela inongo lehiaketatan saririk jaso. Halaber, egileak berariaz aitortuko du deialdiaren oinarriak ezagutu eta onartzen dituela.

Gutun-azal horren kanpoko aldean lana aurkezteko erabiltzen den izenordea idatzi behar da.
Lanak aurkezteko epea 2017ko abuztuaren 14an amaituko da.

4. Epaimahaia Nafarroako Antzerki Eskolak izendatuko du, eta hiru pertsonak osatuko dute kategoria bakoitzeko, hau da, hiru gaztelaniazkoan, eta beste hiru euskarazkoan.

5. Zenbait irizpide finkatu dira saritu beharreko testuak aukeratzeko: kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea.

Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da, eta 2017ko irailaren bigarren hamabostaldian emanen da jakitera. Saririk jaso ez duten egileek lanak itzultzeko eskatzen ahalko dute Nafarroako Antzerki Eskolan, 2017ko urriaren 2tik 13ra bitarte. Epe hori iraganda, lanak deuseztatuko dira.

6. Saritutako lana Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku geratuko da, urtebetez, hura argitaratu edota antzezteko. Hortik aurrera, egileak lana erabiltzen ahalko du, betiere sariaren izena eta hori eman dioten erakundeak honela aipatzen baditu:

“Haurrendako Antzerki Testuen XXVI. Lehiaketaren saria, Nafarroako Antzerki Eskolak antolatua, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, 2017. urtean”.

Saritutako lanaren egileak Nafarroako Antzerki Eskolaren eta Iruñeko Udalaren esku lagako ditu testuaren antzezpenak urtebetean –betiere saria noiz eman eta data horretatik aitzina– sortzen ahal dizkion egile-eskubideak, halako moduz non ez baitzaie kontzeptu hori dela eta gasturik sortuko lehiaketaren antolatzaileei.

7. 2.500 € (bi mila eta bostehun euro) jotzen duen diru-sari bakarra finkatu da kategoria bakoitzean (gaztelaniaz zein euskaraz). Kopuru horretatik aplikagarriak diren zerga-arauak betez atxiki beharrekoa deskontatuko da.

Epaimahaiak, egoki joz gero, zatitu ahal izanen du saria, bi accesitetan. Halaber,

eman gabe uzten ahalko du.

8. Jarduera honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Iraila 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta