Lehiaketen egutegia - (H)ilbeltza Beka

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

(H)ilbeltza Beka

Epea: * ekainak 23
Antolatzailea: Baztango Udala
Telefonoa:
Literatura mota: Literatura beltza
Luzera: 145.000 karaktere gutienez
Diru kopurua: 3.000 €

EUSKAL HERRIAN LITERATURA BELTZA SUSTATZEKO (H)ILBELTZA BEKA 2017 urteko diru-laguntzaren oinarriak Lehendabizikoa.

Diru-laguntzaren xedea Baztango Udalak (H)ILBELTZA elkartea eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz, HILBELTZA BEKA proposatzen du.

Bigarrena.

Kopurua Deialdi honi 6.000 euro esleituko zaizkio, Udalaren 2017. urteko aurrekontuko “1-3350- 4890000 EUSKARA DIRU-LAGUNTZAK” kontusailaren kargura esleitu ere. Lagin irabazleari 3.000 € emanen zaizkio hasiera batean (2017ko irailan) eta idatzia akitzerakoan bertze 3.000 €

Hirugarrena.

Argitalpena Deialdi hau iragarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Baztango Udalaren webgunean, udaletxeko iragarki-oholean eta eskualdeko komunikabideetan.

Laugarrena.

Aurkezteko epea eta lekua. Deialdirat aurkeztu nahi dutenek, Eranskinean heldu den bezala, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta bertze inondik moldatuak ez direnak. Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasiko da. Eskaria egin beharko dute 2017ko ekainaren 23a baino lehen Baztango Udaleko erregistroan.

Deialdi honetan parte hartu nahi duen orok Baztango Udaleko Erregistroan “(H)ILBELTZA BEKA” izena daraman gutunazala hertsirik aurkeztu beharko du eta horren barnean, bertze 2 gutunazal, horiek ere hertsirik: 1. Gutunazala, “PROIEKTUAK” (gutunazalean adierazi): -

Bortzgarren puntuko a) eta b) dokumentuak. 2. Gutunazala “IDAZLEA” (gutunazalean adierazi): - Eskaera eta bortzgarren puntuko c) eta d) dokumentuak. 2 Epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertuko ditu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2017ko irailaren 15a baino lehen. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe uzten ahal dute epaimahaikoek. Erabakia publiko egin baino lehen, Baztango Udala paratuko da irabazlearekin harremanetan. Luzera aldez aurretik zehazten zaila bada ere, liburua osatzeko adina izan beharko du: 145.000 karaktere gutienez. Bitarte horretan egileak hasmentako proiektua aldatu nahi izanen balu, epaimahaikoei jakinarazi beharko die aldaketaren berri eta haien onespena jaso beharko du. Sariaren onarpenarekin batera, idazleak hurrengo urteko epaimahaian kide izatea ere onartzen du. Idazlan irabazlearen jabetza diru-laguntza jaso duen egilearena izanen da. Alabaina, lan horrek ezingo du bertze inongo beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aitzinetik ez eta ondotik ere, argitaratu osteko sariak izan ezik. Bortzgarrena. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak. Eskariarekin batera aurkeztu beharko dute: a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab. b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 30.000 karaktere ingurukoa, ez nahitaez kontakizunaren hasmentakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena. c) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia. d) Laguntza zein banku-kontutan jaso nahi duen eta hori eskatzailearen izenean dagoela ziurtatzen duen banku-etxearen agiria. e) Aipatu agiri horiek jatorrizkoak izan behar dute, edo, bestela, kopia konpultsatuak. Aurkezturiko dokumentazioa osaturik ez badago, interesdunari dagokion dokumentazio osagarria hamar eguneko epean aurkeztea galdeginen zaio. Seigarrena. Idazlana edo proiektuaren aurkezpena. Eskatzaileak laguntza emanen zaiola jakinarazi ondotik urte bateko epean aurkeztu beharko du idazlana; Epea gainditurik ez da lanik onartuko eta udalak emandako dirulaguntza erreklamatzen ahalko du. 3 Idazleak bere lana entregatuko ez balu, edo idazlan horren izaera eta kalitatea, epaimahaikoen iritziz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, idazleak itzuli egin beharko du jasotako dirua. Laguntzaren jasotzaileak liburua buruturik EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEAren barnean egiten den IDAZLEEKIN SOLASEAN ekimenean parte hartuko du. Zazpigarrena. Balorazio, kudeaketa eta ebazpen organuak. Aurkeztutako lanak helburu horrekin osaturiko batzordeak baloratuko du. Bertan Udalaren ordezkaria (Joseba Otondo), Txalaparta argitaletxearen ordezkaria (Mikel Soto) eta (H)ilbeltza taldearen ordezkaria (Amagoia Iban) egonen dira epaimahaiburu. Ebaluazio batzordea izanen da bekaren inguruko prozedura bideratuko duen organoa, eta proposamena eginen dio Tokiko Gobernu Batzordeari, ebazteko eskumena duen organoa. Nolanahi ere, beka eman gabe utz daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuetatik bakar batek ere ez badu gutxieneko kalitaterik erdietsi. Zortzigarrena.

Balorazio irizpideak. Sorkuntzan: Aurkeztutako proiektua genero beltzekoa izatea eta lanaren originaltasuna eta kalitatea baloratuko dira. Bederatzigarrena. Esleipenaren ezeztapena, betebeharrak ez betetzeagatik. Baldin eta esleipendunak ez baditu oinarri hauek ezarritako epeak _idazlana aurkeztekoak edo epaimahaiari lanaren egoeraren berri ematekoak_ errespetatzen, edo eskatutako agiriak ez badira aurkezten, edo lanak ez baditu proiektuan ezarritako ezaugarriak bete, edo proposatutako idazlana baino aise ere kalitate gutxiagokoa bada, balorazio batzordeak Udalaren organo eskudunari eskatzen ahalko dio laguntzaren esleipena ezeztatzeko; halako kasuan, esleipendunak jasotako dirua itzuli beharko dio Baztango Udalari. Hamargarrena. Idazlanaren argitalpena. Idazlana argitaratzen bada udalari 10 ale dohainik eman beharko zaio Deialdian parte hartzen dutenek horri buruzko arauak oro onartuko dituzte eta men eginen diete Baztango Udalak hartzen ahal dituen erabakiei; epaia apelaezina izanen da. Lehiaketaren oinarriak ez betetzeak lehiakidea kanporatzea ekarriko du berekin.

4 Txalaparta argitaletxeak argitaratuko du idazlana. Epaimahaikoek onespena ematen dutenetik sei-zazpi hilabeteko epean karrikaratu beharko da liburua, eta bertan, bekaren aipamena eginen da nahitaez. Hamaikagarrena. Arau-hausteak eta zehapenak. Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, xedatutakoak aginduko du. Hamabigarrena. Datuen babesa. Eskatzaileen datuak abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira. Hamahirugarrena. Aplikatuko den araudia. Deialdi honetan aurreikusten ez den orotarako Toki-Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, eta Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Foru Legea, azaroaren 17koa, aplikatuko dira. Hamalaugarrena. Ebazpena eta helegiteak. Deialdi honek administrazio-izaera dauka, eta, horrenbestez, Udalak du ahalmena hala hori lehenik interpretatzeko nola haren aplikazioan eta ebazpenean sor daitezkeen gora-beherak oro ebazteko. Emanen diren administrazio-ebazpenen aurka ondoko errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran: _Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina. _Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina. _Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

5 ERANSKINA I. Parte hartzeko eskaria Jaun/ Andrea: NAN: Telefonoa: Helbidea: Baztango udalak Txalaparta eta (H)ILBELTZAren laguntzarekin antolatu duen EUSKAL HERRIAN LITERATURA BELTZA SUSTATZEKO BEKAren deialdirat aurkezten dut nere burua, horretarako, deialdiaren oinarriak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztuz: Baztanen, 2017eko, n, a. Eskatzailearen sinadura: Aurkezturiko dokumentazioa: a) Eskaria ERANSKINA b) Kontakizunaren azalpena, c) Lanaren lagina d) Nortasun agiriaren kopia e) Banku-etxearen agiria.

Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abendua 2018 hurrengoa
 
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta