Lehiaketen egutegia - Blas de Otero -Bilbo Uria Nazioarteko Poesia Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Blas de Otero -Bilbo Uria Nazioarteko Poesia Lehiaketa

Epea: * maiatzak 30
Antolatzailea: Blas de Otero Fundazioa
Telefonoa:
Literatura mota: Poesia
Luzera: Gutxienez 700 bertso lerro, eta gehienez 1.000
Diru kopurua: 5.500€

OINARRIAK:

OINARRIAK:

  1. Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak BLAS DE OTERO - BILBO URIA NAZIOARTEKO POESIA LEHIAKETAREN X. EDIZIOAREN deialdia egin dute.
  2. Blas de Otero - Bilbo Uria poesia lehiaketaren X. edizioaren irudia 18 urtetik gorako nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte.
  3. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.
  4. Lanak originalak, argitaratu gabeak eta, argitaratuz gero, aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira. (baldintza horiek guztiak epaia eman arte eskatuko dira).  Ez dira originaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak. Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei nahitaez. 
  5. Lanen luzera, gutxienez 700 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.
  6. Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira:

    www.bilbao.eus/premioblasdeotero
    www.bilbao.eus/blasdeoterolehiaketa, euskaraz.

    Lanaren egileak hauxe egin beharko du:

    - Idazkia bere datuekin bete 
    - eta olerkiak PDF formatutan erantsi. Bere nortasuna ez da agertuko, ezta egilea nor den jakiteko moduko beren-beregiko azalpenik ere, dokumentuko orri batean ere. 
  7. Lanak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 30ean amaituko da.
  8. Hizkuntza modalitate bakoitzerako epaimahai bat egongo da eta epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek.  Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu.
    Edonola ere, epaimahaikideek lanen egileak nortzuk diren jakin gabe lanak baloratzea bermatuko du lehiaketa honen antolatzaileak.  
  9. Saritutakoak berak joan beharko du sari-banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean; eta orduan eta honek ezinezkoa balu bertaratzea, ordezkoa bidaliko luke. Sariak banatzeko ekitaldia 2017ko azken hiruhilekoan izango da.
    Epaia Bilboko Udalaren INTERNETeko helbidean argitaratuko da: www.bilbao.eus.
  10. Blas de Otero Fundazioak eta Bilboko Udalak euren gain hartzen dituzte saritutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute:

    a. Edozein lur-mugartean, saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak, eperik gabe, lagatzen dituztela, merkaturatze-sistema eta argitaratze-mota eta euskarri guztietarako. Lagapen hori Bilboko Udalari eta Blas de Otero Fundazioari egingo zaie, epaia ematen denetik hasi eta urte biko eperako.
    b. Bilboko Udalari eta Blas de Otero Fundazioari eskumena ematen dietela, horiek euren kabuz edota argitaletxe pribatu zein publiko batekin egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzoten hainbat argitalpen egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko dute.
    c. Bilboko Udalari eta Blas de Otero Fundazioari eskumena ematen dietela saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, jatorrizko hizkuntzakoak ustiatzeko eta erabiltzeko dituzten eskubide berberekin.
  11. Edozelan ere, saritutako lanak Blas de Otero Fundazioak edo/eta Bilboko Udalak esku hartu barik argitaratuz gero, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.
  12. Saria 5500 euro gordinekoa da, modalitate bakoitzean (euskara eta gaztelania): Diru-kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera (Espainiar estatuko egoiliarrentzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta atzerriko egoiliarrentzat Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga). 
  13. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan gura du. Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen. 

IRABAZLEEI ORDAINKETAK EGITEKO OHARRAK

  1. Egoitza fiskala Estatu espainiarrean duten pertsonek sariaren diru-kopurua bankuan sartu aurretik honako hauek aurkeztu beharko dituzte: 

    a)Zerga-betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, hasitako urtean administrazio eskudunak egina, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ere, hasitako urtean Diruzaintza Nagusiak egina. 
    bErantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten debekuetako bat ere ez duela adierazten duena (erantsitako ereduaren arabera).
    cBilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.  
  2. Egoitza fiskala atzerrian duten pertsonek, aurrekoez gain, hau aurkeztu beharko dute:

    - “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina.

Bilbo, 2017ko martxoan.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2018 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta