Lehiaketen egutegia - Ager Vasconum 2017

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Ager Vasconum 2017

Epea: * maiatzak 12
Antolatzailea: Tafalla, Erriberri, Lizarra, Zangoza eta Lodosa-ko udalak
Telefonoa:
Literatura mota: narrazioa
Diru kopurua: 300€

Tafalla, Olite/Erriberri, Estella/Lizarra, Sangüesa/ Zangoza eta Lodosako udalek

“Ager Vasconum I. Literatura Lehiaketa antolatu du, poesia eta narrazioa modalitateak euskaraz.

1. Estella-Lizarra eta Olite/Erriberri, merindadeetan, Sangüesa/Zangoza eskualdean (Ilunberritik behera) erroldatuta dauden 12-30 urteko gazteek parte hartu ahal izanen dute.

2. Idazlanek gai libre izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Letra mota: “Times New Roman 12 edo “Arial 10”.

3. Testuen luzera adin tartea eta testu motaren araberakoa izanen da (olerkia edo narrazioa). Sariak ere testu mota eta adin tartearen araberakoak izanen dira ere bai. Zehazki hauek: • Narrazioa, DBHko 1. eta 2. maila, 2 orrialde gehienez. 100€ Narrazioa, DBHko 3. eta 4. maila, 2-3 orrialde. 100€ •Narrazioa, 17-20 urtekoak, 2-4 orrialde. 200€ •Narrazioa, 21-30 urtekoak, 2-5 orrialde. 300€ •Olerkia. 20 lerro, gutxienez. Sariak aurretik azaldutako adin tarteen araberakoak izanen dira.

4. Sari horietaz gain, Merindade bakoitzeko lanik onenari ere emanen zaio saria. Elkar Saria deituko zaio.

5. Partaide guztien artean opari bat zozketatuko da. Oparia Elkar Fundazioak emandako diskoak eta liburuak izan daiteke.

6. Lanak paperean aurkeztuko dira modu honetan: •Lehenengo gutun-azalean: kanpoaldean lanaren IZENBURUA eta egilearen ADINA. Barruan, izen-abizenak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, ikastetxea eta maila. • Bigarren gutun-azalean: kanpoaldean IZENBURUA, egilearen ADINA eta DBH maila. Barruan, narrazioa edota olerkia eta lehenengo gutun-azala.

7. Lanak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 12an amaituko da.

8. Epaimahaia irakasle batek, idazle batek eta argitaletxeak osatuko dute. Euskara teknikariak idazkari lana eginen du.

9. Epaia 2017ko ekainaren 2an emanen da jakitera, antolatzaile diren Udalen webguneen bitartez. Sari banaketa ekitaldia 2017ko ekainaren 9an ostirala, izanen da Centro Cultural Tafalla Kulturgunean. Hurrengo urteetan ekitaldia antolatzaile diren gainerako udaletan ospatuko da.

10. Idazlanak udal hauetako bulegoetan aurkeztu ahal izanen dira: Tafalla, Olite/Erriberri, Estella/ Lizarra, Sangüesa/Zangoza eta Lodosa. Sarituen izenak ezagutzera ematen direnean, lanaren kopia digitalizatua bidaliko da helbide honetara: euskara@tafalla.es artxibatu edo argitaratzeko.

11. Aurkezten diren lanak Euskara Zerbitzuaren esku geratuko dira eta horrek argitaratzea erabaki dezake bide hauetako baten bidez: • Lau Merindadeetako aldizkarietan. • Lau merindadeetako tokian tokiko argitale- txeetan, eta argitaletxerik ezean, interesa duen beste edozeinetan.

12. “Ager Vasconum” I. Literatura Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.http://merindad.com/ager-vasconum-gazteentzako-literatura-lehiaketaren-oinarriak/

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abuztua 2018 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta