Lehiaketen egutegia - Mikel Zarate Saria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Mikel Zarate Saria

Epea: apirilak 30
Antolatzailea: Lezamako Udala eta Elkar argitaletxea
Telefonoa:
Literatura mota: Haur literatura (6-12 urte bitartekoentzat).
Luzera: Gutxienez 10 orrialde, eta gehienez 50.
Diru kopurua: 3.000€

HAUR LITERATURAKO MIKEL ZARATE IX. SARIA 2018 Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera: Idazlan mota Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Neurria Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50. Nola aurkeztu Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia. Nora bidali Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1 48196 Lezama Epeak Lanak hartzeko azken eguna 2018ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2018ko maiatzaren 31 izango da. Epaimahaia idazle hauek osatuko dute Leire Bilbao Barruetabeña Miren Agur Meabe Plaza Xabier Mendiguren Elizegi Saria Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango. Argitaratzea Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak. Saritu gabeko idazlanak Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira. Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete. Argibide gehiagotarako hona jo daiteke: Lezamako Udala: liburutegia@lezama.org edo 944556126 Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus edo 943310267

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2018 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta