Lehiaketen egutegia - Iruña Hiria nazioarteko poesia saria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Iruña Hiria nazioarteko poesia saria

Epea: apirilak 30
Antolatzailea: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa
Telefonoa:
Literatura mota: Olerkia
Luzera: 400 eta 800 bertsoren artekoa.
Diru kopurua: 3.000€

 

IRUÑA HIRIA XII. NAZIOARTEKO POESIA SARIA

 

 

 

 

1.         Pertsonak oro lehiatu daitezke, haien nazionalitatea edozein izanda, betiere aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatziak badira.

 

  1. Aurkezten diren lanek oso-osorik argitaratu gabeak izan behar dute, bai eta aurretik epaia emandako beste ezein sariketan saririk eskuratu gabeak ere; halaber, ezinen da parte hartzen aritu aldi berean beste poesia-lehiaketa batean. Aurreko urteetan irabazle izandakoak ezin izanen dira aurkeztu. Gaia eta forma libreak izanen dira, eta luzera, 400 eta 800 bertsoren artekoa.

 

  1. Jatorrizko lanen lau ale aurkeztu behar dira, elkarrengandik bereizita eta DIN A-4 tamainan, orriak behar bezala zenbakiturik eta josita, grapatuta edo koadernatuta daudelarik. Poemak tarte bikoitzean idatzita egonen dira, eta alde bakarretik mekanografiatuak.

 

  1. Jatorrizko lanak ikurritz eta plikako sistemaren arabera aurkez daitezke. Azalean, izenburua eta ikurritza idatziko dira. Atxikitako gutun-azal itxi batean, honako datu hauek emanen dira: egilearen izen-abizenak, nazionalitatea, helbidea, nortasun agiriaren edo pasaportearen kopia bat, harremanetarako telefono-zenbaki bat edota posta elektronikoa. Horrekin batera aurkeztu behar dira hala egilearen bibliografia –labur adierazita– nola agiri bat, egiaztatzeko lana ez dela beste ezein literatur lehiaketatan aurkeztu. Aurkeztutako lana ezin izanen da erretiratu lehiaketa egiten ari den bitartean.

 

 

  1. Lanak aurkezteko epea deialdi publikoa egiten den egunean hasiko da, eta bukatu, 2018ko apirilaren 30eko 14:00etan, epea luzaezina izaki. Onartu eginen dira data hori baino lehenago edo egun horretan bertan frankeatutako lanak.

 

  1. Aurkeztu beharreko lanak posta ziurtatuaren bitartez igorriko dira NAFAR ATENEORA (Barañaingo etorbidea 10, 1. A, 31008 Iruña, Nafarroa), gutun-azalean honako hau adierazita: IRUÑA HIRIA XII. Nazioarteko Poesia Sarirako. Halaber, posta elektroniko bidez ere igortzen ahalko dira ateneo@ateneonavarro.es helbidera, mezuari bi eranskin hauek atxikiturik: bata, egileen datuekin eta bestea, obrarekin.

 

  1. Sari bat emanen da, 3.000 euroko diru-zuzkidura izanen duena. Kopuru horri legearen arabera dagokion PFEZ atxikiko zaio. Sariaren barruan dago, baita ere, lan saridunaren argitalpena eta Iruña hiria irudikatzen duen eskultura-pieza bat. Egileak konpromisoa hartzen du 2018ko azken hiruhilekoan eginen den sari-banaketara bertaratzeko. Ekitaldi horretara ez bertaratzea ezinbesteko arrazoiren batengatik baino ez da justifikatuko.

 

  1. Hiru pertsonak osatuko dute Epaimahaia eta haien izenak Sariaren epaia ematen denean emanen dira jakitera.

 

  1. Saria eman gabe gera daiteke.

 

  1. Epaimahaiaren epaia apelaezina izanen da. Sariaren epaia 2018ko ekainean emanen da argitara, prentsaurreko bidez, Iruñeko Udaletxean.

 

  1. Saririk jaso ez duten lanak ez zaizkie egileei itzuliko, eta suntsitu eginen dira epaia jendaurrean agertu eta bost eguneko epea igarotakoan.

 

  1. Ez da harremanik izanen poesia-lehiaketara aurkeztu diren egileetako inorekin.

 

  1. IRUÑA HIRIA XII. Nazioarteko Poesia Sarira lanak aurkezteak berekin ekarriko du egileek erabat onartzea oinarri hauek.

 

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2018 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta