Lehiaketen egutegia - Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak

Epea: apirilak 30
Antolatzailea: Kutxa Fundazioa
Telefonoa:
Literatura mota: Bi modalitate: Antzerkia / Kontakizun liburua
Luzera: Kontakizuna: gutxienez lau eta 100orr/ Antzerkia: gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak
Diru kopurua: Antzerkia: 15.000€ /Kontakizunak: 10.000€

OINARRIAK

Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2018 urteari dagokion LIV. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du, honako oinarri hauen arabera:

1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura- lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren autoretza ziurtatu behar du, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak.

2. Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak eta alde bakarretik idatziak. Lan bakoitzaren kopia bat imprimatuta bidali beharko da, helbide honetara: "2018ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak", Gureak Marketing. Illarra bidea, 4. 20018 Donostia, eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus. Lanak onartzeko epea 2018ko Apirilaren 30ean itxiko da.

3. Obrak izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Eta aparteko kartazal itxi batean sartuko da, egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta ondorengo datuak: izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.

Halaber, ezinbestekoa izango da adierazpen sinatua bidaltzea argi eta garbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz lana ez dagoela erabaki zain beste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozein formatan eta modalitate guztietan. Ezin izango da lan bera bi hizkuntza desberdinetan aurkeztu.

4. Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta horien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.

5. Lan irabazleen izendapena, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikapena Donostian egingo da, 2018ko Irailaren 8an, 13:00etan. Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

6. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2018ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrak aurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.

Kutxa Kultur · Edificio Tabakalera, 4a planta. 20012 Donostia - San Sebastián · T. 943 251 919 · E. kutxakultur@kutxa.eus www.kutxakultur.eus

7. Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 6. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduta: Kutxa Fundazioa – Tabakalera – Duque de Mandas Ibilbidea 52. 20012 Donostia.

8. Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.

9. Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du, esklusiban, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan, lan sarituak argitaratzeko eskubidea (zuzenenan edo beste argitaletxe baten eskutik). Aipaturiko epealdi hori igaro ondoren, egileena izango da beren obrekiko eskubide osoa, baina, obra horien hurrengo argitalpenetan, irabazitako sariaren aipamen zehatza jaso beharko da.

10. Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2018ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta aurre-epaileei dagokienez, hauek ez dute hautatuak izan diren tituluei buruzko inolako informaziorik emango.

11. Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: literatursariak@kutxa.eus.

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)
Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)
Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

Gipuzkoako Foru-Aldundiak egindako salbuespenari esker, Sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikiak.

 

 

uberan.eus
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Otsaila 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta