Lehiaketen egutegia - Ramiro Pinilla

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Ramiro Pinilla

Epea: apirilak 23
Antolatzailea: Getxoko Kultur Etxea
Telefonoa:
Literatura mota: Eleberri laburra
Luzera: 75-110 orrialde bitartekoa
Diru kopurua: 6.000€

Getxoko Kultur Etxeak abiarazi du "Ramiro Pinilla" I. Eleberri Laburren Lehiaketa. Horren bitartez, idazle ospetsuaren memoria mantendu eta literatura-sorkuntza bultzatzeko asmoz. Lehiaketa Pinillesca kolektiboaren ekimenez sortu da, literatura-zaleak eta Ramiro Pinillaren inguruko pertsonak biltzen dituen taldea, alegia.

 

Lehiaketan parte ahal izango dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Euskaraz zein gaztelaniazko lanak aurkeztu ahal izango dira eta horien luzera 75 eta 110 orrialde artekoa izango da. Testuak jasotzeko epea apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, amaituko da. Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, sariak irailaren 13an banatuko dira, Ramiro Pinillaren jaiotzaren urteurrenean, hain zuzen ere.

 

Bi sari emango dira lehiaketan, euskarazko eta gaztelaniazko lanentzat, horietako bakoitza 6.000 eurokoa. Halaber, lana argitaratzeko 1.000 euroko laguntza ere jasoko dute irabazleek. Deialdiaren arauak Getxoko Kultur Etxeetan zein www.getxo.eus/webgunean dagoeneko eskura daitezke.

 

Ekimenaren bitartez, Pinillesca taldeak eta Getxoko Udalak aurreko beste proiektu batzuetan (adibidez, egilearen heriotza dela eta antolatutako omenaldiak) hasitako elkarlanarekin jarraitzen dute. Lehiaketaz baliatuta, egilea getxotarra omendu nahi da eta baita bere lana ere. Izan ere, bere liburuak sari ugari eta garrantzitsuak lortu dituzte, esaterako Nadal saria, Euskadi Literatura-saria gaztelaniaz eta Narratibaren Sari Nazionala.

 

Literatura-sorkuntza ere bultzatu nahi da, ez bakarrik helduen artean, baita gaztetxoetan ere. Hori dela eta, laster abian jarriko da haur eta gazteei zuzendutako lehiaketa. "Txiki Baskardo" izena hartuko du lehiaketa, Pinillak 1980. urtean argitaratu zen liburuaren pertsonaiaren omenez.

 

Ekimen biak Kultura Plan Estrategikoari lotuta daude. Planaren filosofiari jarraituta, sorkuntza sustatu nahi da kulturaren zenbait arlotan eta Udalaren eta bertoko eragile eta elkarteen arteko elkarlan bultzatuko da.

 

OHARRA:

Lehiaketaren prentsaurrekoan hartutako bideo audio korteak honako esteka honetan daude eskura: http://www.getxo.eus/prensa (pasahitza: fotosycortes).

 

uberan.eus
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Otsaila 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta