Lehiaketen egutegia - Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa

Epea: martxoak 30
Antolatzailea: Bilboko Udala (G. Aresti)
Telefonoa:
Literatura mota: Ipuina
Luzera: Gehienez, 15 orrikoa
Diru kopurua: 3.500€

OINARRIAK:

  1. Bilboko Udalak GABRIEL ARESTI IPUIN LEHIAKETAREN  XXXV. edizioaren deialdia egin du.
  2. Nazionalitate eta leku guztietako idazleek har dezakete parte, 18 urtetik gorakoak badira.
  3. Modalitate bi jarri dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Modalitate biotako batera aurkez daiteke obra bakoitza.
  4. Lanak originalak izango dira, argitaratu gabeak eta argitaratzekotan, aipatu beharreko inolako sari edo accesit lortu ez dutenak. Baldintza horiek guztiak epaia eman arte bete behar dituzte aurkezten diren lanek. Hizkuntza modalitate batera aurkezten diren lanak beste hizkuntza batetik itzulitakoak badira, ez dira originaltzat joko. Idazleek argitaratu gabeko edo saritu gabeko lanak izateko baldintzari dagokionez, lana entregatu ostean, aldaketak gertatuz gero, horien berri  eman beharko diote epaimahaiari.
  5. Lanen luzera gehienez hamabost orrikoa izango da, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra-mota erabilita eta hauen tamaina 12 izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.
  6. Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira:

    www.bilbao.eus/concursoaresti
    www.bilbao.eus/arestilehiaketa, euskaraz

    Egileak bere datuekin bete beharko du inprimakia eta lana PDF formatuan erantsi beharko du. Bere izena ez da agertuko, ezta egilea nor den jakiteko moduko beren beregiko azalpenik ere, dokumentuko orri batean ere.
  7. Lanak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 30ean amaituko da.
  8. Literatura-arloko zenbait adituk osatuko dituzte modalitate bakoitzeko epaimahaia. Epaimahaiok oinarri hauek interpretatu ahal izango dituzte beharrezkoa bada, baita eurek jarduteko arauak finkatu ere. Sariak emateko edota, behar denean, eman gabe uzteko ahalmen osoa izango dute epaimahaiek. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da eztabaidatu.
    Edonola ere, epaimahaikideek lanen egileak nortzuk diren jakin gabe lanak baloratzea bermatuko du lehiaketa honen antolatzaileak.
  9. Saritutakoek eurek joan beharko dute sari-banaketaren ekitaldira, horretarako jarriko den tokian, egunean; eta orduan eta hauek ezinezkoa balute bertaratzea, ordezkoa bidaliko lukete. Sariak banatzeko ekitaldia 2018ko azken hiruhilekoan izango da. 
    Epaia Bilboko Udalaren webgunean argitaratuko da: www.bilbao.eus.
  10. Bilboko Udalak bere gain hartzen ditu saritutako lanen ustiapen eskubideak, emandako sariaz gain ezer ordaindu barik, saria bera izango baita egingo den ordainketa bakarra eta osoa; horretarako egileek hitzematen dute:

    a) Saritutako lanak argitaratzeko, banatzeko eta salgai jartzeko eskubideak lurralde muga barik eta legez ezarritako gehieneko eperako lagatzen dituztela, merkaturatze-sistema eta argitaratze mota eta euskarri guztietarako. Lagapen hori Bilboko Udalari egingo zaio, epaia ematen denetik hasi eta urte biko eperako.
    b) Bilboko Udalari eskumena ematen diotela, bere kabuz edota argitaletxe pribatu zein publiko batekin egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzon argitalpenak egiteko. Argitalpen bakoitzeko ale-kopurua ere erabakiko du.
    c) Bilboko Udalari eskumena ematen diotela saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko, jatorrizko hizkuntzakoak ustiatzeko eta erabiltzeko dituzten eskubide berberekin.
  11. Edozelan ere, saritutako lanak Bilboko Udalak esku hartu barik argitaratuz gero, hizki deigarrietan agertu beharko dute zein sari jaso duten.
  12. 3.500 € gordineko sari bana eta 1.750 € gordineko accesit bina egongo dira euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan. Diru-kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera (Espainiar estatuko egoiliarrentzat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta atzerriko egoiliarrentzat Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga).
  13. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan gura du. Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen.

IRABAZLEEI ORDAINKETAK EGITEKO OHARRAK

Sari nagusia irabazten dutenek Estatu espainiarreko lurraldean badute egoitza fiskala, sariaren emandako aurretik, honako hauek aurkeztu beharko dituzte:  

  1. Zerga-betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, hasitako urtean administrazio eskudunak egina, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ere, hasitako urtean Diruzaintza Nagusiak egina. 
  2. Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten debekuetako bat ere ez duela adierazten duena (emango zaien ereduaren arabera).
  3. Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.  

Edozein sarik irabazten duenak, egoitza fiskala atzerrian badu, a) ataleko dokumentazioa aurkeztu beharrean,“Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina  aurkeztu beharko du.

Accesit bat lortzen dutenek, Estatu espainiarrean egoitza fiskala badute, honako hauek aurkeztu beharko dituzte: 

  1. Erantzukizunezko adierazpena, Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 24-2. artikuluak ezartzen dituzten debekuetako bat ere ez duela adierazten duena (emango zaien ereduaren arabera).
    Accesit bat lortzen dutenek egoitza fiskala atzerrian badu, a) ataleko dokumentazioa aurkeztuz gain, “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina,  aurkeztu beharko du.
  2. Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2018 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta