Lehiaketen egutegia - Peru Abarka Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Peru Abarka Lehiaketa

Epea: otsailak 09
Antolatzailea: Markina-Xemeingo Udala
Telefonoa: 94 6167454
Literatura mota: Album lehiaketa. Helduentzako literatura.
Luzera: Gutxienez 9.000 karaktere eta gehienez 12.000 karaktere
Diru kopurua: 1.700€

1. - LEHIAKETA Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta. Lehendabizi , narrazio onena aukeratzeko lehiaketa , egingo da ; eta , ondoren, aukeratutako narrazio hori ilustratzeko proposamenik onena aukeratu ko da. Honako oinarri hauek arautzen dute narrazio lehiaketa.

2. - LEHIATZAILEAK Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.

3. - KATEGORIA, IPUINEN GAIA, HIZKUNTZA, GENEROA ETA LUZERA Kategoria bakarra izango da: helduentzako literatura. Ipuinak euskara batuan aurkeztuko dira. Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak izango dira. Azken hori ziurtatzeko egileak zinpeko adierazpena egingo du, baldin eta haren lana lehiaketa h onetan saritua bada. Prosaz zein bertsoz idatzia. Narrazioek gehienez 12.000 karaktere izango dute ; eta , gutxienez , 9.000 (espazioak barne).

4. - LANAK NOLA AURKEZTU Lanak honako formatu honetan aurkeztuko dira: DIN - A4 tamainako orrietan, ordenagailuz eta a lde bakarretik idatzita, lerrotik lerrora 1,5 aldea utziko da eta Times New Roman izeneko letra mota erabiliko da, 12 puntukoa. Orriak zenbatu egingo dira, eta orrialde guztietan adieraziko da lanaren izenburua. Kopia bakarra aurkeztuko da gutun - azal itxi batean. Gutun - azal horretan ez da egilearen izena ipiniko, baizik titulu edo ikurritz bat. Titulu edo ikurritz berbera idatziko da lanaren orri guztien buruan. Gutun - azalaren barruan, titulu edo ikurritz berbera duen beste gutun - azal bat sartuko da. Bigarr en gutun - azal horren barruan adieraziko dira egilearen datuak: izen - deiturak, telefono zenbakia, jaiotze - data eta helbide osoa. NAren fotokopia bat ere sartu beharko da. Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete. Epaimahaiak ebazpena emandakoan, lehiatzaileek hilabeteko epea izango dute aurkeztutako lanak berreskuratzeko. Irabazle ez diren lanen jabetza egileena da.

5. - NON ETA NOIZ AURKEZTU Lanak Markina - Xemeingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere honako helbide honetara: Markina - Xemeingo Udala “Peru Abarka Album Lehiaketa 201 8 ” Goiko Portala 3 48270 Markina - Xemein. Bizkaia Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 201 7 ko abenduaren 6 tik 201 8 ko otsailaren 9 ra arte .

6. - LANEN JABETZA Udalak bere egingo du sa rituaren lanaren jabetza 1. ediziorako, eta argitaletxeari emango dio. Ondorengo ediziorik balego, argitaletxeak egilearekin hitzartu beharko ditu zehaztapenak. Narrazio irabazlea aukeratu ondoren ilustrazio - lehiaketa jarriko da martxan. T estu irabazlea g aztelaniara itzuli eging o da. Behin - behineko itzulpen hori ez da argitaragarria izango, funtzio bakarra lehiaketan parte hartuko duten ilustratzaile ez euskaldunentzat lagungarria izatea baita. Narrazio irabazlea, eta horren behin - behineko itzulpena, eskur agarri izango dira lehiaketaren blogean: http://peruabarka.wordpress.com

7. - SARIA Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu. Horrez gain, lana argitaratu ko da album formatuan.

8. - EPAIMAHAIA Lehiaketari buruzko erabakia eta epaimahaikideen epaitza irabazleari zuzenean emango zaio jakitera. Gain era ko parte hartzaileei eta komunikabideei ere jakinaraziko zaie.

9. - BESTE ARAU BATZUK Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarri - arau guztiok onartzea. Antolatzaileek, lehiaketaren onerako egoki iritziz gero, behar beste aldaketa egin dezakete arauotan. Halaber, zaindu egingo dituzte aurkezten diren lanak, b aina ez dute horien erantzukizunik edukiko. Lanek maila nahikoa ez dutela erabakitzen bada, saririk ez ematea erabaki liteke.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Abuztua 2018 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta