Lehiaketen egutegia - Donostiako Poesia Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Donostiako Poesia Lehiaketa

Epea: abenduak 15
Antolatzailea: DK poesia lehiaketa
Telefonoa:
Literatura mota: Poesia
Luzera: Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa.
Diru kopurua: 1.000€

Balea Zuria argitaletxeak, Donostia Kulturaren laguntzarekin, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz, DK Poesia Lehiaketaren 1ngo edizioa abian jarri du, honako oinarri hauekin:

1. Deialdi honetara poesia bildumak aurkez daitezke, euskaraz eta bakarka idatziak, originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak. Baldintza hauetakoren bat bete ezean, lehiaketatik kanpo geratuko da egilea, horretarako epaimahaiak eta Donostia Kulturak berariazko erabakia hartu eta gero. Epaimahaiak, epaia publiko egin eta gero, frogatuko balu saritutako lanak ez duela baldintza horietako bat betetzen, jasotako saria itzuli beharko du egileak.

2. Deialdia adin nagusiak diren egile berriei zuzenduta dagoenez, baldintza hau bete beharko da: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea. Baldintza horren muga proiektuak jasotzeko unekoa da.

3. Lanen luzera, gutxienez 600 bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez 1.000koa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira.

4. Lanak emailez aurkeztu beharko dira, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus Lanaren egileak bi dokumentu bidali beharko ditu: - Batetik, lehiaketara aurkeztuko den poesia bilduma PDF formatuan eta izenburuarekin, egilea nor den jakitera eman dezakeen inolako daturik jarri gabe. - Bestetik, lanaren izenburuaz gain, egilearen datuak jasotzen dituen agiria: Izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta e-posta, NANaren fotokopia bat erantsita duela.

5. Lanak aurkezteko epea 2017ko abenduaren 15ean amaituko da.

6. Pello Otxoteko, Eli Tolaretxipi, Aritz Gorrotxategi eta Itxaro Borda idazleek osatutako epaimahaiak jasotako lan guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle 2018ko martxoaren 21a baino lehen. Epaitze lan horretan Donostia Kulturak idazkaritza lana egingo du. Sari banaketa egun horretan bertan egingo da. Parte-hartzaileen lanak 15 egunez gordeko dira sari banaketa egiten den egunetik aurrera kontatuta. Epe hori gaindituta, egileek ezingo dute lana berreskuratu. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, beka eman gabe utz dezakete epaimahaikoek.

7. Saria 1.000 euro gordinekoa da. Diru-kopuru horri dagozkion atxikipenak egingo zaizkio, indarrean dauden arauen arabera. Horrez gain, Imanol Larrinagaren margolan bat emango zaio irabazleari.

8. Sari ekonomikoaz gain, Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du idazlana eta egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko dizkio egileari. Epaimahaikoek onespena ematen dutenetik lau-bost hilabeteko epean kaleratu beharko da liburua, eta bertan, bekaren aipamena egingo da nahitaez.

9. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du.

Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, epaimahaiak ebatziko du. DATUEN BABESA: eskabide orri honetako datuak Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren fi txategian erantsiko ditugula eta eskabidean azaldutako helburuetarako erabiliko direla jakinarazten dizugu, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (1999-12-14ko BOE), datu pertsonalak babestekoak, 5. artikuluan xedatutakoarekin bat. Emandako zenbait datu literatur lehiaketako erakunde laguntzaileei jakinaraziko dizkiegu. Datu horiek ikusteko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak erabili ahal izango dituzu aipatutako legeak aurreikusten duen

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta