Lehiaketen egutegia - Errenteriako Hiria Ipuin Lehiaketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Errenteriako Hiria Ipuin Lehiaketa

Epea: * azaroak 10
Antolatzailea: Errenteriako Ereintza Elkartea
Telefonoa:
Literatura mota: Ipuina
Luzera: Gutxienez 3 orrialdekoa
Diru kopurua: 950€

1. Lehiaketan euskaraz idatzitako ipuinek parte har dezakete. Partaide bakoitzak gehienez  3 ipuin  aurkez ditzake.

2. Ipuinek ezin dute hiru folio baino gutxiago izan, ezta zortzi baino gehiago ere, Times New Roman 12 letrarekin eta espazio bikoitzean idatzita.

3. Ipuinek argitaratu gabeak izan behar dute eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak.

4. Ipuinak horrela helaraziko ditu idazleak:

ipuinak.ereintza@gmail.com helbidera bidaliko ditu egileak lanak, bi artxibo ezberdinetan  ipuina eta plika atxikituz. “.doc” eta “.docx” luzapena duten dokumentuak soilik onartuko dira. Ipuina, ezizena erabiliz sinatuko da testuaren bukaeran. Plikan, ezizenaz gain, idazlearen datuak adierazi beharko dira (izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa). 25 urte baino gutxiago izanez gero edota Errenterian biziz gero, plikan adierazi beharko da.

5. Originalak jasotzeko epea, 2016ko azaroaren 10ean bukatuko da, eta erabakia abenduaren 17an publikoki jakinaraziko da, sari banaketaren ondoren, www.ereintza.com orrian.  

6. Epaimahaia idazle gaituek osatuko dute eta haien erabakia apelaezina izango da.

7. Euskaraz idatzitako ipuinentzat, sariak hauek izango dira.

Lehenengo Saria: 950 €

25 urtetik beherako egileen saria: 400 €.

“Joxan Arbelaiz” Saria, herriko ipuin onenari: 210 €

8. Ipuin sarituak elkarte antolatzailearen jabetzan geratuko dira, baita argitatzeko eskubidea ere. Sarituak izan ez diren ipuinak deseginak izango dira.

9. Lehenengo saria jasotzen duen ipuina, Oarso aldizkarian argitaratuko da, ohikoa den moduan.

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta