Lehiaketen egutegia - Julene Azpeitia

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Julene Azpeitia

Epea: * irailak 30
Antolatzailea: Zumaiako Udala
Telefonoa:
Literatura mota: Ipuina
Luzera: 6-15 folio bitartekoa
Diru kopurua: 3.000€

Lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.- Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu beste lehiaketaren batean saririk jaso eta/edo literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak.

         Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratu direnak.

2.- Gaia librea izango da, eta ipuinak gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidaliko dira.

3.- Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura eta NAN agiriaren fotokopia.

4.- Aukeran izango da lanak posta elektronikoz bidaltzea ere; euskara@zumaia.eus helbidera. Kasu horretan norberaren datuak lanarekin batera bidaliko dira eta epaimahaiko idazkariak izango du lan irabazleak ebatzi arte datuok gordetzeko ardura.

5.- Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. Epaimahaiko idazkaria Zumaiako Udaleko euskara teknikaria izango da, eta ez du botorik edukiko.

6.- Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.

7.- Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz iragarriko da.

8.- Zumaiako Udalak beretzat gordetzen du saritutako obrak argitaratzeko eskubidea, baina argitaratzekotan, epaimahaiak ebazpena eman eta urtebeteko epearen barruan argitaratu behar du, bai bere kabuz, bai beste batzuen bidez. Lehenengo argitalpenaren ustiapen eskubideak Zumaiako Udalarenak izango dira.

9.- Epaimahaiaren ebazpena itzulezina izango da, eta lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla esan nahi du.

10.- Idazle bakoitzak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso.

11.- Sariak: 3 sari emango dira. Lehen saria: 3.000 €. Bigarren saria: 1.500 €. Zumaiako onenaren saria: 1.000 €

Sarien diru kopuruek indarrean dagoen legediak ezarritako atxikipena izango dute.

12.- Idazlanak helbide honetara bidali beharko dira:

Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 20750 Zumaia. Julene Azpeitia 28. ipuin lehiaketarako dela adierazita.

Dokumentuak
Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta