Lehiaketen egutegia - “Pedro de Atarrabia” kontakizun laburren XXVI. Literatur Sariketa

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

“Pedro de Atarrabia” kontakizun laburren XXVI. Literatur Sariketa

Epea: abuztuak 06
Antolatzailea: Atarrabiako Udala
Telefonoa:
Literatura mota: Narrazio laburrak
Luzera: Gehienez ere 20.000 karaktere
Diru kopurua: 2.500€

OINARRIAK 1.- Atarrabiako Udaleko Kultura Zerbitzuak “Pedro de Atarrabia” gaztelerazko eta euskarazko kontakizun laburren XXVI. Literatur Sariketaren deialdia egin du. Saria 2.500 euro izanen da modalitate bakoitzean. 2.- Nahi duen edonork parte hartu ahalko du. Lan bat aurkeztu ahalko da gehienez idazleko eta hizkuntzako. 3.- Gaia librea izanen da eta lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, gazteleraz ala euskaraz idatziak. 4.- Idazlanek 20.000 karaktere izanen dituzte gehienez espazioak barne. 5.- Idazlanaren bi ale aurkeztu beharko dira, plika sistema bidez kartazal itxian. Kartazalaren kanpoaldean honakoa idatzi beharko da: “Pedro de Atarrabia XXVI. Literatur Sariketa” eta modalitatea. Honen barnean kontaketaren bi aleak, izengoitiz sinatuta, sartuko dira eta beste kartazal itxi batean, aurrealdean izenburua, izengoitia eta modalitatea idatzita izanen dituena, ondoko datuak erantsi beharko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta NANaren fotokopia edo antzeko frogagiria. 6.- Idazlanak aurkezteko epea 2017ko abuztuaren 6an amaitzen da. 7.- Epaimahaia Rosa Regàs, Fernando Marías, Felipe Juaristi eta José María Romera idazleek osatuko dute. 8.- Epaimahaiaren erabakia 2017ko azaroaren 20a baino lehen emango da ezagutzera. Sariak 2017ko azaroaren 30ean emango dira, herriko patroi San Andres egunean. 9.- Kontakizunak ondoko modu hauen bitartez ere aurkeztu ahalko dira: • Atarrabiako Kultur Etxean pertsonalki utzita. • Posta arruntaz Kultur Etxera igorrita (kale Nagusia 38. P.K. 31610 Atarrabia) • Posta elektroniko bidez cultura@villava.es helbidera igorrita, gaian hauxe jarrita: Pedro de Atarrabia XXVI. Literatur Sariketa. Bi artxibo erantsi beharko dira: batean kontakizuna Word formatuan izenburuarekin eta izengotiarekin eta bestean egilearen datuak (5. oinarriak zehazten duen moduan). Titulua kontakizunaren izenburua PLICA hitza ondotik duela izanen da. 10.- Ez da itzuliko aurkezturiko lanen orijinalik zein kopiarik. Ez da partehartzaileekin gutun-harremanik izango. 11.- Atarrabiako Udalak idazlan irabazleak argitaratu ahalko ditu. Hala ere egileak berak ere lan horiek aurrerago argitaratzeko eskubidea izanen du. 12.- Sariketan partehartzeak oinarri haue

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta