Lehiaketen egutegia - Xabier Portugal-Pasaia Hiria olerki lehiaketa.

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

Lehiaketen egutegia

Xabier Portugal-Pasaia Hiria olerki lehiaketa.

Epea: uztailak 10
Antolatzailea: Pasaiako Udala
Telefonoa:
Literatura mota: Olerkia
Luzera: Gutxienez, 200 lerrokoa.
Diru kopurua: 800€; 400€

OINARRIAK

1. Hamasei urte eginak izanez gero, edonork har dezake parte. Sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu behar dira.

2. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake, baina, gutxienez, 200 lerro izan behar dituzte.

3. Sariak:

Lehenengoa.....800€

Bigarrena.........400€

4. Egileak lanaren horu kopia aurkeztu behar ditu, makinaz edo ordenagailuz jota, biko tartez aldea batean bakarrik idatziak. Azalean lanaren izenburuaedo goiburua agertuko da. ez du sinadurarik eramana behar, ezta egilearen inolako zehaztasunik ere. Horrekin batera gutun-azal itxi bat bidaliko da, eta kanpoaldean lanaren izenburua edo goiburua eta "euskara" ala "gaztelania" ipiniko dira. Barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, adina, telefonoz eta a-maila (izanez gero) sartu behar dira.

5. Originalak 2017ko uztailaren 10a baino lehen bidaliko dira helbide honetara:

TRINTXERPEKO UDAL EUSKALTEGIA

Euskadi etorbidea, z/g

20110 PASAIA (Gipuzkoa)

6. Sariak eman gabe utzi daitezke edota aldatu ere egin litezke eta berriak sortu, epaimahaiak antolatzearekin batera hala erabakiko balu.

7. Epaimahaiak prentsaz eta irratiz emango ditu ezagutzera abenduan sariak, eta erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango dira.

8. Garaile gertatzen diren lanak Pasaiako Udalaren jabetzapean geldituko dira eta 2018. urtean emnago dira argitara liburu gisa.

9. Sarituak izan ez diren lanak Trintxerpeko Udal Liburutegian jaso daitezke, epaia jakinarazten denetik hilabeteko epean. Jasoko ez balira, Udala egingo litzateke haien jabe.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

 

Idazleak Ikastetxeetan
Liburuak Gozagarri 2017
uberan.eus
Literatur Jarduerak
gure programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2017 hurrengoa
 
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta