Lehiaketen agenda - Xabier Portugal-Pasaia Hiria olerki lehiaketa aurkeztu dute

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Xabier Portugal-Pasaia Hiria olerki lehiaketa aurkeztu dute

Data: 2013-11-19

OINARRIAK

1. Hamasei urte eginak izanez gero, edonork har dezake parte. Sarituak izan ez diren obra original eta argitaragabeak aurkeztu behar dira.

2. Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu daitezke. Gaia librea da eta egile bakoitzak nahi adina olerki aurkez ditzake, baina, gutxienez, 200 lerro izan behar dituzte.

3. Sariak: Lehenengoa 800 € Bigarrena 400 € Bai euskarazko atalean eta bai gaztelaniazkoan.

4. Egileak lanaren hiru kopia aurkeztu behar ditu, makinaz edo ordenagailuz jota, biko tartez eta alde batean bakarrik idatziak. Azalean lanaren izenburua edo goiburua agertuko da. Ez du sinadurarik eraman behar, ezta egilearen inolako zehaztasunik ere. Horrekin batera gutun-azal itxi bat bidaliko da, eta kanpoaldean lanaren izenburua edo goiburua eta “euskara” ala “gaztelania” ipiniko dira. Barruan egilearen izen-deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta e-maila (izanez gero) sartu behar dira.

5. Originalak 2014KO ekainaren 31a baino lehenago honako helbide honetara bidaliko dira: TRINTXERPEKO UDAL LIBURUTEGIA Euskadi etorbidea, z/g 20110 PASAIA (Gipuzkoa)

6. Sariak eman gabe utzi daitezke edota aldatu ere egin litezke eta berriak sortu, epaimahaiak antolatzaileekin batera hala erabakiko balu.

7. Epaimahaiak prentsaz eta irratiz emango ditu ezagutzera sariak, eta erabakia nahitaez onartu beharrekoa izango da.

8. Garaile gertatzen diren lanak Pasaiako Udalaren jabetzapean geldituko dira eta 2014. urtean emango dira argitara liburu gisa.

9. Sarituak izan ez diren lanak Trintxerpeko Udal Liburutegian jaso daitezke, epaia jakinarazten denetik hilabeteko epean. Jasoko ez balira, Udala egingo litzateke haien jabe.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar berekin.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Uztaila 2018 hurrengoa
 
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta