Lehiaketen agenda - Xabier Lete Poesia Saria

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Xabier Lete Poesia Saria

Data: 2013-04-23

1. Xedea.

Oinarri hauen xedea Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Saria emateko lehiaketa irekia arau­tzea da.

2. Parte har­tzaileak.

Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte, edozein leku eta nazionalitatekoak, lan bat edo gehiago aurkeztuz. Ezin izango dute lanik aurkeztu sari honen aurreko edizioetan sarituak izandakoek.

3. Obren betebeharrak.

— Lanak gai, neurri eta errima librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute ­gutxienez.

— Lanak, euskaraz, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dute. Nolanahi ere, aldizkarietan, antologietan edo sarean argitaratu diren poema bildumak ere onartuko dira, beti ere bilduma horien ehuneko hamarra (%10) baino ­gutxiago atera bada argitara. Lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta saria publiko egin aurretik alderdi hauetakoren batean aldaketaren bat gertatuko balitz, egilea behartuta dago antola­tzaileei jakinaraztera. — Ez dira onartuko beste hizkun­tza batetik itzu­litako lanak.

4. Aurkezteko epea eta lekua.

Epea: Obrak aurkezteko epea 2013ko urriaren 14 arte izango da.

Aurkezteko modua: — Lanaren 5 ale aurkeztu behar dira.

— Lanak, grapatuta edo behar bezala koadernatuta aurkeztu beharko dira, DIN-A4 formatuan, idazmakinaz edo ordenagailuan ida­tzita, espazio bikoi­tzean eta orriaren alde batetik bakarrik.

— Orriak zenbakituta egotea komeni da.

— Ale guztietan lanaren izenburua eta egilearen ezizena jarri behar dira.

— Lanaren bost aleekin batera kartazal ­itxi bat ­atxiki beharko da, kanpoko aldean lanaren izenburua eta egilearen ezizena duela. Barruan honako datu eta dokumentuak: Egilearen izen-abizenak, helbidea, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NA edo pasaportearen fotokopia, eta ohar bio-bibliografiko laburra.

— Lanaren bost aleak eta kartazal ­itxia beste kartazal baten sartuko dira, kanpokaldean honakoa jarri beharko delarik nahitaez: «Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko II. Poesia Sarirako 2013».

— Lanak, helbide honetara bidaliko dira: Koldo Mitxe­lena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu ahal izango dira, 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 38.4 artikuluan xedatutako beste edozein bide baztertu gabe. Ez dira inola ere onartuko posta elektronikoz bidalitako lanak.

5. Saria. Sari bakarra egongo da, 10.000,00 euro gordinekoa, eta likidazioa indarrean dagoen zerga alorreko legeriaren arabera egingo da. Horrez gain, irabazleari garaikur artistiko bat emango zaio.

6. Epaimahaia. Saria lehiakortasun erregimenean emango da. Horretarako Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatuko du Epaimahai bat, epaimahai hori literaturan adituak diren per­tso­nek osatuko dute. Epaimahai kideak zein­tzuk izango diren jendaurrean jakinaraziko da eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Saria ematea. Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuko organo eskudunak, Epaimahaiaren proposamena kontuan hartuz, deialdia eba­tziko du, eta betegabeko­tzat deklaratu ahal izango du. Sariaren irabazlea 2014ko ­otsailean jakinaraziko da publikoki. Erabakia apelaezina izango da eta irabazleak nahitaez etorri beharko du saria jaso­tzera, berau jaso nahi badu, ezinbesteko arrazoi ziurtaturik ez badago behin­tzat.

8. Saritutako obraren argitalpena. Saritutako obra poesian espezializatutako argitale­txe ospe­tsu batek argitaratuko du, edizio zaindu batean. Xabier Leteren obra eta oroimenaren garran­tzia kontuan izanik, sari honen edizio desberdinetan saritutako lanak argitara­tzeko bereziki sortu den bilduman argitaratuko da.

9. Saritutako egilearen eskubideak. Saria jaso­tzen duen egileak, eskubidea du: a) Bere obraren 100 ale har­tzeko. b) Sariari dagokion diru-kopurua jaso­tzeko, horrekin bai imprimaketaren eta bai prozesu digitalean edo/eta Interneten bitartez argitara­tze­aren jabe­tza eskubideak beteta geldituko direlarik. c) Sariaren garaikurra den artelana jaso­tzeko, Jose Ramon Anda eskultoreak egina dena.

10. Saritutako egilearen betebeharrak. Saritutako egileak honako konpromiso hauek har­tzen ditu bere gain: a) Saria jakinarazten denetik hamabost eguneko gehieneko epean saritutako obra bere eduki osoan euskarri informatikoan antola­tzaileei eskura­tzea. b) Geroko edozein ediziotan, obrak saria lortu duela aipatu eta azpimarra­tzea, honako indikazioarekin: «Xabier Lete Nazioarteko II. Poesia Saria 2013». c) Jabe­tza Intelektualari buruzko 1996ko apirilaren 12ko 1/1996 Legearen arabera saritutako obra argitara­tzeko beharrezkoak diren jabe­tza intelektualaren eskubideak laga­tzea.

11. Parte har­tzea, Interpretazioa eta bestelakoak. Sari honetan parte har­tzeak oinarri hauek bere osotasunean onar­tzen direla esan nahi du. Oinarri hauen interpretazioari buruz sor litekeen edozein zalan­tza Gipuzkoako Foru Aldundiak eba­tziko du, Kultura Zuzendari­tza Nagusiaren bitartez. Epaimahaiak eba­tziko du irizpide literarioekin soilik, aipatuak izan ez diren alderdi guztiak. Sarituak izan ez diren jatorrizko lanak ez zaizkie egileei itzu­liko eta sun­tsitu egingo dira.

uberan.eus
Liburuak Gozagarri 2018
Gure Programak
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
Idazleakaz
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Maiatza 2018 hurrengoa
 
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta