Lehiaketen agenda - Peru Abarka Album Lehiaketarako epea zabalik urtarrilaren 31 arte

EU | ES | FR | EN
Facebook Twitter Vimeo Goear Scribd
Euskal Idazleen Elkartea

LEHIAKETEN AGENDA

Peru Abarka Album Lehiaketarako epea zabalik urtarrilaren 31 arte

Data: 2014-01-16

Peru Abarka Album lehiaketa 2014.
Idazleen oinarriak
1.- LEHIAKETA
Album lehiaketa bi ataletan dago banatuta.
Lehendabizi narrazio onena aukeratzeko lehiaketa
egingo da, eta ondoren, aukeratutako narrazio hori
ilustratzeko proposamenik onena aukeratuko da.
Ondoko oinarri hauek arautzen dute narrazio
lehiaketa.


2.- LEHIATZAILEAK
Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har
dezake parte.


3.- KATEGORIA, IPUINEN GAIA, HIZKUNTZA,
GENEROA ETA LUZERA
Kategoria bakarra izango da: helduentzako literatura.
Ipuinak euskara batuan aurkeztuko dira.
Gaia librea izango da, eta ipuinak originalak, argitaratu
gabeak eta beste inongo lehiaketan saritu gabeak
izango dira. Azken hori ziurtatzeko egileak zinpeko
adierazpena egingo du, baldin eta haren lana
lehiaketa honetan saritua bada.
Prosaz zein bertsoz idatzia.
Narrazioek gehienez 12.000 karaktere izango dute, eta
gutxienez 9.000 (espazioak barne).


4.- LANAK NOLA AURKEZTU
Lanak honako formatu honetan aurkeztuko dira: DINA4
tamainako orrietan, ordenagailuz eta alde
bakarretik idatzita, lerrotik lerrora 1,5 aldea utziko da
eta Times New Roman izeneko letra mota erabiliko da,
12 puntukoa. Orriak zenbatu egingo dira, eta orrialde
guztietan adieraziko da lanaren izenburua.
Kopia bakarra aurkeztuko da gutun-azal itxi batean.
Gutun-azal horretan ez da egilearen izena ipiniko,
titulu edo ikurritz bat baizik. Titulu edo ikurritz berbera
idatziko da lanaren orri guztien buruan. Gutunazalaren
barruan, titulu edo ikurritz berbera duen beste
gutun-azal bat sartuko da. Bigarren gutun-azal horren
barruan adieraziko dira egilearen datuak: izendeiturak,
telefono zenbakia, jaiotze-data eta helbide
osoa. NANaren fotokopia bat ere sartu beharko da.
Lehiatzaileek gehienez ere bina lan aurkez ditzakete.
Epaimahaiak ebazpena emandakoan, lehiatzaileek
hilabete bateko epea izango dute aurkeztutako lanak
berreskuratzeko. Irabazle ez diren lanen jabetza
egileena beraiena da.


5.- NON ETA NOIZ AURKEZTU
Lanak Markina-Xemeingo Udalaren Erregistro
Orokorrean aurkez daitezke, bai eta postaz bidali ere
honako helbide honetara:
Markina-Xemeingo Udala
“Peru Abarka Album Lehiaketa 2014”
Goiko Portala 3
48270 Markina-Xemein. Bizkaia
Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da 2013ko
abenduaren 6tik 2014ko urtarrilaren 31 arte

6.- LANEN JABETZA
Udalak bere egingo du sarituaren lanaren jabetza 1.
ediziorako, eta argitaletxeari emango dio.
Narrazio irabazlea aukeratu ondoren ilustrazio
lehiaketa jarriko da martxan.
Horretarako, testu irabazlea gaztelaniara itzuliko da.
Behin-behineko itzulpen hori ez da argitaragarria
izango, funtzio bakarra lehiaketan parte hartuko duten
ilustratzaile ez euskaldunentzat lagungarria izatea
baita.
Narrazio irabazlea, eta horren behin-behineko
itzulpena, eskuragarri izango dira lehiaketaren
blogean: http://peruabarka.wordpress.com


7.- SARIA
Irabazle bakarra egongo da eta 1.700 € jasoko ditu.
Horrez gain, lana argitaratu egingo da album
formatuan.


8.- EPAIMAHAIA
Lehiaketari buruzko erabakia eta epaimahaikideen
epaitza irabazleari zuzenean emango zaio jakitera.
Gainontzeko parte hartzaileei eta komunikabideei ere
jakinaraziko zaie.


9.- BESTE ARAU BATZUK
Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarriarau
guztiok onartzea. Antolatzaileek, lehiaketaren
onerako egoki iritziz gero, behar beste aldaketa egin
dezakete arauotan. Halaber, zaindu egingo dituzte
aurkezten diren lanak, baina ez dute horien
erantzukizunik edukiko. Lanek maila nahikoa ez dutela
erabakitzen bada, saririk ez ematea erabaki liteke.

Liburuak Gozagarri 2018
Idazleakaz
Literatur Jarduerak
Idazleak Ikastetxeetan
uberan.eus
Gure Programak
Literatura lehiaketak
 
aurrekoa Azaroa 2018 hurrengoa
 
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
2011 Euskal Idazleen Elkartea
Zemoria kalea 25 · 20013 Donostia (Gipuzkoa)
Tel.: 943 27 69 99
Lege oharra | eie@idazleak.eus

iametza interaktiboak garatuta